Arriolak zalantzan jarri du Espainiak AHTa egiteko dirua emango duen

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak ez luke «eskua sutan jarriko» AHT abiadurako handiko trena eraikitzeko Espainiako Gobernuak eman behar dituen laguntzen inguruan. Arriolak espero du Espainiako Sustapen Ministerioak AHTaren alde duen «borondate politikoak» aurrekontuetan segida izatea, baina erantsi du jabetzen dela egoera ekonomikoaren larritasunaz.

Espainiako Gobernuak AHTarekin duen konpromisoa zalantzan ez jartzeko eskatu dio EAEko PPko buru Antonio Basagoitik Arriolari. Azpiegitura hori «lehentasunezkoa» dela esan du Basagoitik, eta PPren gobernuak diruz lagunduko duela, «nahiz eta Zapaterok hutsik utzi zuen diru kutxa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.