Arritxu de Andres euskal presoa libre geratu dela jakinarazi du Herrira mugimenduak bere webgunean. Zigorra osorik bete ostean utzi dute aske, eta dagoeneko egin diote lehen harrera. Donostiarra da De Andres (1973).
2003an atzeman zuten, ETArekin lotuta, "badaezpadako atxiloketen" operazio batean. Atxilotu zutenean, torturak eta sexu mehatxuak jaso zituela salatu zuen.
2006ko azaroan bederatzi urteko kartzela zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Herriraren anbulantzia
Gaixorik dauden euskal presoak aska ditzatela aldarrikatzeko Herrirak anbulantzia bat aurkeztu du gaur Iruñean, Virgen del Camino erietxe aurrean. Euskal Herrian erabiliko dute anbulantzia.
Preso bati erasoa
Herrirak dio Xabier Arina euskal presoari eraso egin diotela Almeriako (Espainia) espetxeko funtzionarioek. Haren arabera, arrastaka eraman dute, "modu bortitzean".