Arte plastikoen alorreko kideak ere epaiketaren aurka

Elkarretaratzea egin dute Donostian, 'Egunkaria libre!' lelopean. Han izan dira Antton Mendizabal eta Antton Olariaga, besteak beste. Hurrengo asteartean izango da epaiketako hurrengo saioa.

2010eko urtarrilaren 8a
13:02
Entzun
Antton Mendizabal eskultorea, Antton Olariaga komikilaria, Imanol Irigoien eta Ander Ormazuri margolariak eta beste artista batzuk izan dira gaur Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean, Donostian. Hain zuzen, arte plastikoen alorreko kideek deituta egin dute Bulebarrean bilkura, Egunkaria libre! lelopean.

Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga itxiera kasuko auzipetuak ere bertan izan dira. Baita, besteak beste, Lore Leanizbarrutia EAJko senataria, Joxan Lizarribar EKTko Administrazio Kontseiluko lehendakaria, Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria eta Sabino Ormazabal kazetaria ere.

Irailaren bukaeratik hainbat alorreko ordezkariek elkarretaratzeak egin dituzte han eta hemen.

Datorren asteartean izango da epaiketako hurrengo saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.