Arte plastikoen alorreko kideek deituta, Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzea izango da ostiralean Donostian: 12:00etan Bulebarrean, Egunkaria libre! lelopean. Orain arteko bilkurak bezala, deialdia irekia da.
Irailaren bukaeratik hainbat alorreko ordezkariek elkarretaratzeak egin dituzte han eta hemen.
Bost auzipetu itxierari buruzko auzian
Egunkaria auzia-n kazetaren itxierari buruzko epaiketa abenduaren 15ean hasi zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak auzia ixteko eskatu zuen bere garaian, eta epaiketako lehen bi egunetan ez die auzipetuei eta guardia zibilei galderarik egin.
Auzipetuek ETArekin loturarik ez zutela izan nabarmendu zuten abenduaren 15eko saioan. Hurrengo egunean, guardia zibilek ez zuten Egunkaria-ren eta ETAren ustezko harremanez frogarik aurkeztu.
Urtarrilaren 12an izango da epaiketako hurrengo saioa.
Dignidad y Justiciaren eta AVTren zigor eskaerak
Auzibidean Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek baino ez dituzte egin zigor eskaerak. Hauek:
Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.
Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).
=b2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'=b
2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.
Arte plastikoen alorreko kideen elkarretaratzea izango da ostiralean, Donostian
12:00etan hasiko da, Bulebarrean, 'Egunkaria libre!' lelopean. Deialdia irekia da. Urtarrilaren 12an izango da epaiketako hurrengo saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu