MEMORIA HISTORIKOA

Artista batek 'askatasunarengatik' idatzi du Francoren hilobian

Enrique Tenreiro artistak egin du pintaketa, Francisco Franco diktadoreak Erorien Haranean duen hilobian.

2018ko urriaren 31
07:16
Entzun

Errezatzen hasteko keinua egin du Enrique Tenreiro artistak, eta Franoren hilobiaren parean makurtu da, eskuineko eskua poltsikoan zuela. Keinu azkar batekin atera du margo gorria, eta kendu ditu diktadoreri eskainitako lore sortak, haren hilobiaren gainetik. Uso bat margotu du segundo gutxitan. Usoaren gainean, Por la libertad [askatasunarengatik] idatzi du, gazteleraz. Ordurako begira zituen, harrituta, Erorien Haraneko tenpluan inguruan zituenak. Esaldia amaitzeko denbora nahikoa izan du, baina usoa margotzen amaitu aurretik geldiarazi du segurtasun langile batek. Margotzen jarraitzea eragotzi eta lurretik altxarazi duenean, "askatasunarengatik eta espainiar guztien berradiskidetzearengatik", esan du. Hizketan jarraitu du segurtasun langileak helduta zuen bitartean: "Ez dadin garaiturik egon. Ez dut ezer Francoren aurka. Askatasunarengatik da soilik, eta espainiar guztien berradiskidetzearengatik".

Une hori jaso du bideoan @PedroArmestre Twitterreko erabiltzaileak, eta bideoa sare sozialean zabaldu du. Berehala izan du oihartzuna.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.