EUSKAL HERRIA

Artola txupinera ez izateko erabakia berretsi du epaileak

Ostiralean, bertan behera utzi zuen Bilboko auzitegi batek Artolaren txupinera izendapena, behin-behinean, eta gaur berretsi egin du iragan astean hartutako erabakia.

2013ko abuztuaren 14a
17:21
Entzun

Jone Artolaren txupinera izendapena bertan behera utzi du Bilboko epaitegi batek. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren delegatuak egin zuen eskaera, eta Bilboko epaileak onartu egin du.

Epailearen erabakia bat izan edo bestea izan, eurentzat 2013ko txupinera Artola izango dela azaldu dute Bilboko Konpartsek. Hala adierazi du Itziar Villafañezek, epailearen erabakia jakin aurretik. Villafañezen ustez, "ez dago arrazoirik" Artolaren izendapena bertan behera uzteko; epaileak, baina, Urkijori eman dio arrazoia.

Jai Batzordeak arratsaldean bilera egingo du, 18:30ean, Artolaren izendapena bertan behera uztearen ondorioz, Aste Nagusiaren txupinazoan zer egin erabakitzeko.

Aitziber Ibaibarriaga: "PPk hauteskundeetan lortzen ez duena lortu du epaile-lagunen bidez, hemen nork agintzen duen garbi uzteko"

EH Bilduren Bilboko Udaleko bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak adierazi du "PPren amarrua herritarren borondatearen gainetik" jarri dela, eta "onartezina" dela. "PPk kanpaina egin du, eta hauteskundeetan lortzen ez duena lortu du epaile-lagunen bidez, hemen nork agintzen duen garbi uzteko", salatu du Ibaibarriagak. Adierazi duenez, "onartezina" dela PPren amarru bat herritarren gehiengoaren gainetik jartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.