Artsenikoa uretan ere egon litekeela uste dute adituek

2016ko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zabalgarbik eskatuta Tecnaliak plantaren inguruan egindako kutsaduraren inguruko azterlanari (Bizkaiko Hiri Hondakinen Balorizazio Plantaren inguruko ur, landare eta lurraren kalitateari buruzko azterketa) buruzko iritzia eskatu die BERRIAk EHUko kimikari batzuei. Haien ustez, aipagarriena da landareetan gertatu den gorakada: «Artsenikoa erraustegietatik atmosferara ateratzen den kutsatzailea da, eta, beraz, normala ikusten dugu landareetara heldu izana». Aldi berean, kimikari horien ustez, nahiz eta txostenak aipatu artseniko kantitate hori «egonkortu» egin dela, haiek ez daude horrekin ados: «Guk ditugun datuekin ezin izan dugu hori ikusi».

Gainera, susmatzendute kutsadura hori uretan ere egon litekeela: «Kasu honetan erabili den detekzio muga altua denez, ezinezkoa da aldaketarik egon den antzematea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.