Arturo Cubillas estraditatzeko eska dezala esan dio epaileak Gobernuari

Lehenago Venezuelako naziotasuna ken diezaiola proposatzeko eskatu dio Velascok Espainiako Gobernuari

Erredakzioa
2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Arturo Cubillas euskal deportatua estraditatzeko bidea has dezala eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok Espainiako Gobernuari. Aurrez, Venezuelako Gobernuari hango naziotasuna kendu diezaiola eskatzeko proposatu du epaileak. Izan ere, Venezuelak Espainian duen enbaxadore Julian Isaias Rodriguezek aste honetan bertan ohartarazi du zail ikusten duela Cubillas estraditatzea, euskal herritarrak Venezuelako nazionalitatea duelako, eta legeak ez duelako bertako kideak estraditatzeko aukerarik ematen.

Baina Auzitegi Nazionalak Espainiaren esku nahi du. ETAko kideak prestatzea leporatzen diote Cubillasi. Auzitegiko Fiskaltzak astelehenean eskatu zion epaileari estradizioaren bideari ekiteko, eta epaileak egin behar dio eskaera Gobernuari. Lehen urrats hori egin zuen atzo.

Velascoren esanetan, Venezuelako Konstituzioak aukera bat ematen du Venezuelako naziotasuna dutenak estraditatzeko: naziotasun hori «lege iruzurra» eginda lortu duela argudiatu, eta naziotasuna kentzea. Horixe egitea proposatu du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.