Arturo Villanueva Arteaga nafarrak Belfasteko (Ipar Irlanda) auzitegian deklaratu du bere estradizioaren prozesua berrikusteko. Auzitegi hori Villanuevaren atxilotzeko euroagindua aztertzen dihardu.
Espainiako Justiziak Haikako kide izatea egozten dio Villanuevari, eta Espainiaratzeko agindua eskatu zuen. Thomas Burgess epaileak dauka kasuaren ardura, baita Iñaki de Juana Chaosen estradizioaren kasuarena ere.
Epaileak uztailaren 19rako deitu du berriz ere Villanueva eta bitartean Belfasten egon beharko du, aske baina zaintzapean orain arte bezala. Egun horretarako De Juana Chaosen abokatuak ere deitu ditu, baina uztailaren 29ra arte ez da espero kasuaren inguruko erabakirik hartuko duenik.
Aste honetan Villanuevaren eta De Juana Chaosen estradizioak salatzeko sinadura bilketa kanpaina abiatu dute Ipar Irlandan.
Politika
Arturo Villanuevak Belfasteko auzitegian deklaratu du, estradizio prozesuaren harira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu