ATXILOKETA

Arturo Villanuevak espetxean jarraituko du, haren aurkako epaiketa atzeratu egin baitute

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du oraindik euroaginduari dagokion informazioa igorri eta auzia atzeratzea erabaki du Paueko Auzitegiak. Astearte arte egon bearko du espetxean Villanuevak, oraingoz. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, iheslaria atzo eguerdian atxilotu zuen Frantziako Poliziak Urruñan (Lapurdi). Elkarretaratzea egingo dute gaur 20.00etan, Urruñan, presoaren askatasuna eskatzeko.

2012ko abuztuaren 28a
18:20
Entzun

Arturo Villanueva (Iruñea, 1976) Paueko Auzitegian izan da gaur, eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren estradizio eskaeraren berri jaso du bertan. Epaiketa baina atzeratu egin da, Auzitegi Nazionalak ez baitu euroaginduari dagokion txostenik bidali. Epaileak irailaren 4era atzeratu du epaiketa hori, eta, hortaz, datorren astearte arte bedenik, espetxean egon beharko du auzipetuak. Defentsak auzia egin bitartean aske Villanueva aske uzteko eskatu du, baina epaileak ukatu egin du. 

Elkarretaratzea egingo dute gaur 20.00etan Urruñan presoaren askatasuna eskatzeko.

Iheslaria atzo eguerdian atxilotu zuen Frantziako Poliziak Urruñan (Lapurdi), eta Paueko Auzitegira (Frantzia) eraman zuten jarraian. Epaileak Espainiaratzeko prozedura hasi bitartean espetxera bidali zuen. Lapurdira etorri berria zen Villanueva, eta bizitza erabat publikoa zeraman. Segi erakundearen aurkako polizia operazio batean atxilotua zuten 2001ean. 2009an, Belfasten atzeman zuten, baina bertako auzitegiak atzera bota zuen Espainiaren euroagindu eskaera. Ezker abertzaleak eta Gatazkaren Konponbide Integralerako Mugimenduak atxiloketa gaitzetsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.