Indarkeria matxista

Artxibatu egin dute Bilboko talde bortxaketaren kasua

Bilboko 4. instrukzio epaitegiaren arabera, kontraesanak daude biktimaren testigantzaren eta ikerketako frogen artean. Salatutako erasoa iazko abuztuan gertatu zen, Etxebarria parkean.

Ertzainak Bilboko Etxebarria parkean, erasoa gertatu zen tokian, iazko abuztuan. LUIS TEJIDO/ EFE
2020ko uztailaren 18a
17:42
Entzun

Sumindura eragin zuek albisteak iazko udan: 18 urteko emakume batek salatu zuen sei gizonezkok bortxatu egin zutela Bilboko Etxebarria parkean. Berriz ere talde bortxaketa bat Euskal Herrian. Abuztuaren 2an zabaldu zen albistea, eta harekin batera jakin zen sei gizon atxilotu zituztela erasoa leporatuta. Berehala etorri ziren arbuioak eta gaitzespen mezuak: milaka lagun atera ziren kalera erasoa salatzera. Ia urtebete pasa da ordutik, eta epaileak kasua artxibatzea erabaki du orain. 

Bilboko 4. instrukzio epaitegiaren arabera, kontraesanak daude salaketaren eta ikerketaren frogen artean. Epailearen arabera, ez datoz bat salaketa jarritako emakumeak esandakoa ikerketaren emaitzekin, eta beraz, ez dago oinarri nahikorik deliturik egon zenik frogatzeko. Beraz, auzia artxibatzea erabaki du auzitegiak.

Erabakia ez da behin betikoa, halere, eta aldeek helegitea aurkez dezakete hala nahi izatekotan.

Gizon bat espetxean

Ertzaintzak sei gizon atxilotu zituen sexu erasoa egitea egotzita. Bi identifikatu egin zituen biktimak, eta espetxean sartu zituzten berehala. Horietako bat baldintzapean aske utzi zuten handik egun gutxira, halere. Gainerako lau gizonak ere aske utzi zituzten, erasoarekin lotzeko nahikoa frogarik ez zegoela argudiatuta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.