euskal herria

Artxibatu egin dute Eroskiren aurkako salaketa bat, zaldi haragiaren auzian

Kontsumoaren Euskal Institutuak ebatzi du OCU Espainiako kontsumitzaileen elkarteak ez zituela aurkeztu frogak aurkeztu beharreko epean.

2013ko martxoaren 25a
14:22
Entzun

OCU Espainiako kontsumitzaileen elkarteak salatu zuen Eroskik Eroski Basic markarekin saldutako behiki hanburger batzuek zaldikia zutela. 

Frogak epetik kanpo aurkeztu zituenean, gainera, OCUk "salatu zuen produktuaren ezberdina zen beste baten argazkia" atxiki zuen, eta "akatsak zituen aztertutako produktuaren sortak". 

Eroskik gogorarazi du OCUk urtarrilaren 29an plazaratu zuela txosten bat hainbat supermerkatutako hanburgerren kalitatea aztertuz, eta, horretan azaldu zutenez, Eroski Basic hanburgerretan zaldi haragia topatu zuten. Eroskik haragi hori salmentatik kendu zuen, auzia argitu artean. Carnes Selectas salatutako haragia ekoizten duen konpainiarekin elkarlanean ikerketa zabaldu zuen, eta Xenotech laborategi independenteari haragiaren azterketa egiteko eskatu zion. 

Eroskik azaldu duenez, laborategi horrek ziurtatu zuen ez zegoela haragian zaldi DNArik. "Horrek esan nahi du ez zegoela iruzurrik edo kontsumitzailearenganako informazio faltarik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.