Bizkaiko fiskaltzak artxibatu egin du Melchor Gilen kontrako auzia, delitu izan daitekeen ezer egin duela ezin dela frogatu argudiatuta. Efe berri agentziak jakitera eman duenez, hilaren 6an dekretua kaleratu zuen Bizkaiko fiskalburuak, PSE-EEko kidearen kontrako auzia artxibatzeko. Txalet bat erosteko erabilitako diruaren jatorria aztertzeko abiatu zuten ikerketa Bizkaiko Ogasunak.
Bestalde, Donostiako Auzitegian aurrera jarraitzen du Jose Maria Bravoren kontrako auziak. Gipuzkoako Ogasuneko koordinatzaile Juan Pardo San Gilek esan zuen «ahoa bete hortz» gelditu zela Bravok eskudirua onartzen zuela jakin zuenean.
Artxibatu egin dute Gilen auzia, delitua ezin dela frogatu argudiatuta
Txalet bat erosteko diruaren jatorria aztertzeko abiatu zuen Gilen kontrako ikerketa Bizkaiko Ogasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu