Artxibatu egin dute Pejenautek Kontuz-en aurka jarritako salaketa

2013ko urtarrilaren 21a
17:23
Entzun

Nafarroako Auzitegiak artxibatu egin du Jesus Pejenaute Gizarte Politikako kontseilari ohiak Kontuz-en aurka jarritako salaketa. Iazko urrian, Kontuz-ek salatu zuen Pejenautek 180.000 euro zuritu zituela, eta erabiltzaile eta bezeroen elkartea auzitara eraman zuen Pejenautek, haren izena laidoztatzea egotzita. Salaketa behin-behinean artxibatzea erabaki du epaileak.

Kontuz-en salaketaren ondoren dimisioa eman zuen Pejenautek urriaren 23an. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.