SOS Arrazakeriak Gasteizko bulegoan aldi berean 764 etorkin erroldatu zituela-eta, Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresek esan zuen "laguntza sozialen iruzurrean maisu" dela elkartea. 2014ko azaroan egin zituen adierazpen horiek.
SOS Arrazakeriak salaketa jarri zion, gezurrak eta irainak esan zituelakoan. Arabako 2. Instrukzio Auzitegiak, ordea, helegitea artxibatzea ebatzi du. Epaileak argudiatu du egia zela etorkin horiek erroldaturik izan zituztela, eta adierazpen askatasunaren baitan eginiko adierazpenak izan zirela ebatzi du.
Albistea jakin ostean, De Andresek nabarmendu du ebazpenak agerian uzten dituela SOS Arrazakeriaren "gezurrak"; SOS Arrazakeriak, berriz, iragarri du errekurtsoa jarriko diola ebazpenari. Eta gogorarazi du legezkoa dela aldi batean behar larria duten hainbat lagun erroldatzea tokia berean.