euskal herria

Artxibatu egin dute Xuban Nafarratek Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du berria. 2012ko martxoko greba orokorrean zauritu egin zuten gaztea. Gasteizko Epaitegiak dio eroriko batengatik-edo hartu zuela min, ez ertzainen gomazko pilota batek jota. Gainera, Nafarrate bera eta beste bi lagun auzipetu egin ditu, Ertzaintzarekiko desobedientzia egotzita. Bideoa: Nafarrate sendiak aurkeztutako dokumentua (2012-05-09). [Berriatb]https://www.berria.eus/berriatb/1414/[/Berriatb]

2013ko urtarrilaren 22a
10:42
Entzun

Gasteizko Epaitegiak artxibatu egin du Xuban Nafarratek ia duela urtebete Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizean ohar baten bidez jakinarazi duenez. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean Gasteizen ertzain batzuek gomazko pilota baten bidez zauritu izana salatu zuen Nafarrate gazteak —sendiak bideo bat aurkeztu zuen handik aste batzuetara—. Buruan hartu zuen min, eta erietxe batera eraman behar izan zuten.

Epaitegiak dio gazteak ez zuela izan gomazko pilotak eragindako lesiorik. Haren arabera, grebako istilu batzuetan ertzainengandik ihesi zihoala ikastetxe bateko hesi bat gainditzean izandako eroriko batengatik-edo hartu zuen min.

Gainera, Nafarrate bera eta beste bi lagun auzipetu egin ditu, Ertzaintzarekiko desobedientzia egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.