Artzapezpikutzak herriari itzuliko dio Lergako eliza
IRUÑEA. Iruñeko Artzapezpikutzak herriaren esku utziko du, berriz ere, Lergako eliza. Bere izenean jarri zuen Elizak eraikina, baina, udalak auzitara jo eta gero, atzera egitea erabaki du. Leozko Udalak, berriz, isunen bidez lortu du Artzapezpikutzak hainbat eliza itzultzea. Eraikinak konpontzeko eskatu baina egin ez zuenez, txostena zabaldu zion Elizari. 60.000 euro ez ordaintzearen truke itzuli ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu