Artzapezpikutzak uko egin dio Abaizko elizaren jabetzari
LERGA. Abaizko elizaren jabetza Lerga herriarena (Nafarroa) izango da aurrerantzean, Iruñeko Artzapezpikutzak uko egin baitio. Elizak bere izenean jarri zuen Abaiz, baina Lerga herriak salaketa jarri zuen, eliza berea zela aldarrikatuz. Bada, artzapezpikutzak uko egin dio jabetzari, eta herritarrek festa egin zuten atzo, «garaipena» ospatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu