Urtero Saninazio egunean, Gipuzkoako eta Bizkaiko jaiegunean, mitina eman ohi dute EAJko buruek. Joseba Egibar alderdi politiko horren bozeramailea ere Mutrikan izan da. Ibarretxek egindako proposamenaren bidegarritasunari buruz eta sortu dituen erreakzioei buruz hitz egin du Egibarrek. "Estatua krisian dago herriaren nahiaren adierazpenak ukatzen saiatzen bada", esan du EAJko bozeramaileak.
Egibarrek bere buruariea popularrek eta sozialistekIbarretxeren Planaren "edukiei" eta sor zitzakeen "galderei" beldurra dioten galdetu dio. "PPk eta PSOEk euskal gizartearen erantzunari diote beldurra" azpimarratu du bozeramaileak, eta Estatuan demokraziaren aztarnak minimoen azpitik daudelagehitu du.
EAJ-ren mitina
Arzalluz: "EAJren helburua Euskal Herria elkartzea eta askatzea da"
Xabier Arzalluz EAJko presidenteak adierazi duenez, bere alderdiaren helburua, duela ehun eta zortzi urtetik hona, Euskal Herria elkartzea eta askatzea da. Halaber, EAEren helburua Europan parte hartzea dela gehitu du, Europako Batasuna osatzen duten estatuekin batera. Arzalluz Mutrikun (Gipuzkoa) izan da gaur, eta Ibarretxeren Plana duela mende bat EAJk hasi zuen bidearen jarraipena dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu