Goizeko hamaiketan joan da –beste hamaika lagunekin batera– Xabier Arzalluz EAJren EBBko presidente ohia auzitegiraautoinkulpatzera eta, bidenabar, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariari elkartasuna adieraztera. Izan ere, Batasuneko buruzagiekin bilera egin zuelako auzibidea hasi du EAEko Auzitegi Nagusiak Ibarretxeren aurka, desobedientzia egotzita.
Guztiek salatu dute Auzitegi Nagusiaren erabakia Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren aurkako "epaiketa politiko baten hasiera" dela eta bake prozesuari "sabotajea egitea" duela helburu.
Hain zuzen ere, hauexek dira Arzalluzekin batera autoinkulpatu diren buruzagi jeltzaleak: Luis Maria Retolaza, Ramon Labaien, Eli Galdos, Jose Antonio Urbiola, Juan Mari Ollora, Luis Maria Bandres, Juan Luis Laskurain, Javier Goirigolzarri, Gerardo Bujanda, Nekane Iribar eta Marisa Larrañaga.
Politika
Arzalluz eta EAJko beste hamaika buruzagi autoinkulpatu egin dira Ibarretxeren aurkako auzibidean
Jaurlaritzako lehendakariari egozten dioten delitu beraren egile dela agertu du EAEko Auzitegi Nagusian. Xabier Arzalluz EAJren EBBKo presidente ohia EAJko beste hamaika buruzagi ohirekin batera autoinkulpatu da eta dei egin die herritarrei datorren ostegunean, urriak 26, gauza bera egin dezaten EAEko Auzitegi Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu