Politika

Arzalluz: "Imazena ez zen alderdiaren berrikuntza, errendizioa baizik"

EAJk independentziaren aldeko bidea egin behar duela dio EBBren lehendakari ohiak, baina "ikusi besterik ez dago zer txalo jo dizkioten PSOEk-eta Imazi". Ibarretxe goretsi du.

2007ko irailaren 21a
16:49
Entzun
Gaur ere busti da Xabier Arzalluz EAJren Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente ohia bere alderdiaren barruko eztabaidaz, Herri Irratian, ostiralero bezala. Eta Josu Jon Imaz EBBren egungo lehendakaria izan du hizpide, honek EAJren presidentetzara ez aurkezteko eta politika uzteko erabakia hartu berri duela-eta. "Imazena ez zen alderdiaren berrikuntza, batzuek esan duten bezala, errendizioa baizik. EAJren estatutuetan jartzen du [Euskal Herriaren] independentzia lortzeko saioa egin behar dela, eta Imazek... Ikusi besterik ez dago zer txalo jo dizkioten PSOEk-eta. Ibarretxe [Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria], aldiz, bide horretan dabil".

Azkeneko urteetan independentzia lortu izan duten herrialdeek "atzera ez" dutela egin esan du Arzalluzek, eta hori kontuan hartu behar dela.

Berriro egin du Joseba Egibarren alde EBBren lehendakaritzarako, "onena delako", baina honek uko egin dio aurkezteari. "Adostasuna lortu dute EBBn, eta hori ona da. Beraz, EAJrentzat ona bada, herriarentzat ere ona da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.