Eusko Jaurlaritzaren proposamena

Arzalluz: "Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazio sotila eginez, Eusko Legebiltzarra bertan behera uzten ari dira"

Xabier Arzalluz EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur adierazi duenez, "Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazio sotila burutzen ari da Aznarren Gobernua", eta finean, "EAEko oinarri-oinarrizko erakundea bertan behera uzten ari dira". Horretarako "aurreikusiak dauden prozedura formalak errespetatu gabe" ari direla salatu Arzalluzek. Halaber, Espainiako presidente Aznarrek Ibarretxeren aurka esandakoei erantzun die EBBko presidenteak: "Aznar presidenteak duen karguari zor dion errespetua galdu dio eta justiziak funtzionatuko balu, Espainiar Estatuan ikertu edo salatzeko deklarazioak izango lirateke".

2003ko urriaren 28a
17:05
Entzun
Ibarretxe planagatik eta dauzkan asmoengatik, indarkeriak utzi dituen mila hildakoen ardura leporatu zion atzo Jose Maria Aznar Espainiako presidenteak Ibarretxe lehendakariari. Horregatik auzitara jo beharko lukeela esan du Xabier Arzalluz EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eta beste zerbait ere esan du, Estatua une honetan Arabakoa bezalakoa erabakiekin Konstituzioaren 155. artikuluaren, alegia, Estatuari autonomien eskumena kentzeko aukera ematen dien artikuluaren aplikazioa sotila egiten ari direla.

Politikoki inoiz ezagutu ez ditugun garaiak bizi ditugula esan du EAJren EBBko presidente Xabier Arzalluzek, justizia, demokraziaren maila gorena, Estatu arrazoia bereganatuz, abertzaletasunaren proposamen eta Euskal Erkidegoaren Jaurlaritzaren kontra lerrokatu da.

Justiziaren azken ekinbideei errepaso eginez, Batasunaren ilegalizaziotik hasi, mahaikideen kontrako kereilak eta azkena, Zigor Kodearen balizko aldaketa propio eremu geografiko batean aplikatzeko beren-beregiko arauak direla argudiatu du Emilio Olabarria jeltzaleak, betiere, Gobernuaren Justizia Ministerioaren aginduen esanetara, zilegia den Ibarretxeren proposamenaren eztabaida kusatzeko asmoarekin.

Salbuespen egoeraren aurrean

Modu sotilean, mahai azpitik, baina salbuespen egoeran bizi garela esan du Xabier Arzalluzek. "Funtsean, Eusko Legebiltzarraren kontra, Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazio sotila burutzen ari dira. Azken finean, EAEko oinarri-oinarrizko erakundea bertan behera uzten ari dira. Horretarako aurreikusiak dauden prozedura formalak errespetatu gabe gainera".

Salbuespen egoeraren aizkora esan du Euskal Erkidegoaren erroaren kontra jarri dutena, baina behin aurrekaria gertatuz gero, edozelango edo edonon eraso egiteko moduan izango direla gaineratu du. Aznar presidenteari erantzunez, Ibarretxe plana ETArekin lotu eta mila hildakoen gainean oinarritutako plana dela esanez, Arzalluzek esan du, Aznar presidenteak duen karguari zor dion errespetua galdu diola eta justiziak funtzionatuko balu, Espainiar Estatuan ikertu edo salatzeko deklarazioak izango lirakeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.