EBB-ren hautagaitza

Arzalluzek "bere ildo politikoa defendatuko duen hautagaia" nahi du EBBren presidentziarako

Xabier Arzalluz Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur goizean ETBko 'El Punto' saioan argitu duenez, bera ordezkatu duen hautagaiak "bere ildo politikoaren aldekoa" izatea gustatuko litzaioke. Arzalluz "euskal nazioaren eraikuntza" bultzatuko duen Euskal Alderdien Kontseiluaren aldekoa da. EBBko lehendakariaren ponentzia datorren urteko urtarrilean onartu beharko dute hiru hilabetez eztabaidatu ondoren. "Niri bide horri ekitea gustatuko litzaidake, etorkizunerako egokiena dela uste baitut", azpimarratu du.

2003ko urriaren 27a
13:22
Entzun
Arzalluzek esan du espero duela Ibarretxe plana aurrera ateratzea Eusko Legebiltzarrean, behar diren botoak azalduko direla uste baitu. "Nik uste dut falta diren bi botoak aterako direla, bestela ez dakit nola erantzungo duen HBko jendeak. Hor dabil Arnaldo-eta esaten badauzkala halako gauza batzuk berak garrantzia handia ematen diotenak, honek lehengo Estatutua deuseztu nahi izateko bokazioa daukala, baina nola esplikatuko diote bere jendeari Ibarretxeren proposamena Eusko Legebiltzarrean erori egiten bada, beraiek ez diotelako lagundu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.