Politika

Arzalluzek dio EAJn ponentzia politiko "alternatiboa" egina dagoela "dagoeneko"

Imaz ponentzia ofizialaren proposamena idazten ari dela-eta, haren "aholkulari batzuek beldur handia" ematen diotela esan du EBBren presidente ohiak. Abenduan bukatuko da EAJren zuzendaritza berritzeko eta lau urterako ildo politikoa erabakitzeko prozesua.

2007ko uztailaren 20a
15:22
Entzun
EAJn hasia dute Euzkadi Buru Batzarra (EBB) berritzeko eta lau urterako ponentzia politiko egiteko prozesua, abenduan bukatuko da, eta ari da zeresanik ematen. Gaur El Mundo Espainiako egunkariak argitaratu du Josu Jon Imaz EBBren presidenteak "pertsonalki" hartu duela ponentzia politikoa egiteko ardura.

Xabier Arzalluz EBBren presidente ohiari hori gaur esan diotenean Herri Irratiko tertulian, "EAJn dagoeneko egina dago ponentzia politikoa alternatiboa" esan du. "Uste dut Imazi tokatzen zaiola ekimena hartzea. Neu nintzenean presidentea, neuk egiten nuen zirriborroa. Imaz ere ariko da, aholkulariak baditu -batzuek beldur handia ematen didate-, baina hemen garrantzitsuena ponentzia hori gero EBBra joango dela da, eta gero herriko batzordeetara. Hor izango gara, luparekin begiratzeko. Aldaketak egin daitezke, edo berria aurkeztu. Baina ponentzia alternatiboa egina dago". Horrtaz gain, ponentzia ofizialaren proposamena "atzerapen nabarmenarekin" egiten dabiltzala uste du.

Duela lau urte, Arzalluz kargutik erretiratu zenean, Joseba Egibar ere aurkeztu zen EBBren presidente izateko, eta Arzalluzek honen alde egin zuen.

Imazek asteburuan herri kontsultaz idatzi duela-eta, "ona" iruditu zaio hori, "abertzaleen mundua astindu" duelako "eta, gainera, Ibarretxeren mesederako izan da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.