Ibarretxe planaren aurkezpenaren ondorenak

Arzalluzen ustez, abertzaleen arteko fronteak ekarriko du soluziobidea, "baina indarkeria gabezian"

EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari Xabier Arzalluzen arabera, Euskal Herriko gatazkari irtenbide politikoa bilatzeko euskal abertzaletasuna batu egin beharko da "fronte nazional" bat sortuz, baina hori ezinezkoa izango dela nabarmendu du ETAren indarkeriak jarraitzen badu. Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "euskaldunon arteko batasunak beldurra sortzen du Madrilen, bai baitakite gehiengo lortuko genukeela".

2003ko irailaren 29a
13:40
Entzun
Arzalluzen iritziz, ordea, "ETAk pistolak utzi beharko lituzke, euskal gatazkarentzat kaltegarria baita". Hala, "armak desagertzen badira, fronte nazional bat sortzea" da EAJren helburua, "azken batean, helburu berak baititugu". EBBko buruaren arabera, "EAJren eta HBren mundua ezberdina da eta bakoitzak bere espaloitik joan behar du, baina tartean bidea dago eta gauza asko egin ditzakegu elkarrekin, betiere, ETArengatik aldentzen badira".

Xabier Arzalluzek dioenez, "ETArekin hitz egitea ona da, betiere, ahal den neurrian, ETA bezalako erakunde batekin hitz egiteko neurriak hartu behar baitira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.