Leherketa abisua

Asaldadura sortu du Iruñean gezurrezko bonba mehatxu batek

Iruñeko bigarren zabalguneko azokan, Felipe Gorriti kalean, ETAk lehergailua jarri duela esanez deia egin du norbaitek, eta, ondorioz, asaldadura uneak bizi izan dira Iruñean. Espainiako Poliziaren arabera, sinesgarritasun handirik gabekoa zen abisua, hasiera-hasieratik. Badaezpada, ordea, hustu egin dute azoka eta zakurrekin miatu. Ez dute ezer topatu, eta abisua gezurrezkoa dela ziurtatu dute. Bezperan Iruñeko Maisonnave Hotelean indargabetutako bonbak areagotu egin du larridura.

2003ko uztailaren 14a
13:25
Entzun
Hasieratik arraroa iruditu zaio Poliziari bonba mehatxua, baina, badaezpada, hustu egin duteazoka eta txakurren laguntzarekin aztertu dute. Ez dute ezer aurkitu.

Dudarik gabe, Maissonave Hotelean atzo lehergailua topatu eta indargabetu izanak areagotu egin du bai segurtasun indarren, bai jendearen larridura. Hain zuzen ere, Espainiako Poliziak bonba bat indargabetu zuten Maissonaveko kafetegiko komunetan. Poliziako iturrien arabera, lau kilo leherkari zeuden eztanda egiteko prestatuta.

Lehergailu horren berri ematek lehendabiziko abisua larunbatean jaso zuten, hotelean bertan.ETAren izenean ari zela esan zuen deitu zuen lagunak, eta zerga iraultzailea ez ordaintzeagatik bonba bat jarri zutela hotelean. Ordu erdiren buruan eztanda egingo zuela adierazi zuen. Hotela hustu eta miatu egin zuen Poliziak, baina ez zuen ezer aurkitu.

Atzo berriro deia jaso zuten Maissonaven, ETAren izenean. Lehergailua han zegoela berretsi zuen abisu emaileak, eta, zehazki, komunetako konpresal biltzeko ontzietako batean zegoela. Lehertu aurretik lehergailua aurkitu eta indargabetzealortu zuen Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.