ASBren defentsak gaur aurkeztu behar zituen Espainiako Auzitegi Gorenean ilegalizazioaren kontrako alegazioak, baina epe guztiak agortzea, eta graziako eguna erabiltzea erabaki du. Horrenbestez, astelehenean aurkeztuko dituzte alegazioak. 15:00etan bukatzen zaie erabat epea.
Goreneko 61. salako 16 epaileak prest zeuden ASBren ilegalizazioaz gaur erabakitzen hasteko, baina denfentsak graziako eguna baliatuz atzeratzea erabaki duenez, astelehenean hasiko dira.
ASBren defentsak astelehenean aurkeztuko ditu ilegalizazioaren kontrako alegazioak
Erabat agortuko du epea. Espainiako Auzitegi Goreneko 61. salako epaileak astelehenean bertan batzartuko dira, defentsaren arrazoiak aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu