Asel Luzarragak ukatu egin du etxean armak zituela

Jasotako babesa eskertu du etxeko atxiloalditik; maputxeez idazteak atxiloketan eragina izan duela uste du

Erredakzioa
Bilbo
2010eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Kartzelatik irten eta ondo da Asel Luzarraga, «etxean itxita, baina komunikatuta». Irratia.com Interneteko atarian elkarrizketatu dute, eta jaso duen elkartasuna eskertu du Luzarragak: «Guztiz gainditu nau». Abenduaren 31n atxilotu zuten idazle, itzultzaile eta musikaria, Padre de las Casas herrian (Araucania eskualdea, Txile). Zenbait atentaturekin lotura izatea egotzi zion fiskalak, baina haiek gertatu ziren egunetan Euskal Herrian zen Luzarraga. Gainera, ukatu egin du etxean armak eta lehergailuak zituela.

Su itzalgailu bat edukitzea leporatu diote Luzarragari. Baina berak etxean ez duela inoiz su itzalgailurik sartu azaldu du: «Ez nuen ezer ulertzen. Ez zidaten ezer esan, eta ez zidaten erakutsi zer zen topatu omen zuten hori». Munduan barrena talde anarkistak sortzen ibiltzea ere egotzi dio fiskalak -halako taldeak jo dituzte erasoen egiletzat-, eta Luzarragak hori ere guztiz zentzugabetzat jo du. Uste du euskal herritarra izateak ere eragina izan duela atxiloketan, baita maputxeei buruz idatzi izanak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.