Asel Luzarraga idazlea (Bermeo, Bizkaia; 38 urte) atxilotuta darama Txileko Poliziak, eta kazetari batek hari galdetzen dio zer irizten dion atxiloketaz.
- "Oraindik ez dakit zer leporatzen didaten", erantzuten dio Luzarragak.
- "Atentatua egin izana", kazetariak.
- "Atentatua?! Zeinen kontrakoa?", Luzarragak.
Kazetariaren azalpenaren ostean, idazleak:
- "Zer?! Errugabea naiz. Ez dakit ezer horretaz".
Youtuben dago une hori jasotzen duen bideoa. Horretaz gain, idazlearen neska-lagunak Luzarragari egozten diotena "dena gezurra, dena muntaia" dela dio.
Abenduaren 31n atzeman zuten Txilen, Temuco eskualdeko Justizia idazkaritzaren aurkako atentatu saioan parte hartu izana leporatuta, eta joan den asteazkenean behin-behinean kartzelan sartu zuten. Etxean lehergaiak edukitzea egotzi diote, halaber. Alejandra Garcia Bermeen Auzitegiko epaileak Sergio Moya fiskalari hiru hilabeteko epea eman dio ikerketa bukatzeko.
Urte zahar arratsaldean lehergailu batek ez zuen eztanda egin Temucoko Justizia idazkaritzan, detonazio mekanismoan akatsa izan zuelako. Ordu batzuk beranduago Luzarraga atxilotu egin zuten Padre Las Casasen -han bizi da-.
Asel Luzarragaren harridura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu