euskal iheslariak

Asier Guridi estraditatzeko eskatu dio Espainiak Venezuelari

Euskal iheslaria atxilotzeko agindu du Auzitegi Gorenak. AEMk Venezuelako fiskaltzari galdegin dio asilo politikoa emateko.

2018ko irailaren 29a
11:59
Entzun

Asier Guridi Zaloña euskal iheslariaren estradizioa eskatu dio Espainiako Estatuak Venezuelari, eta horretarako bilatze eta atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Gorenak. 1992ko abenduaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Guridi, eta torturak salatu zituen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Espetxeratu egin zuten, eta bost urtean egon zen preso, Euskal Herritik urrun.

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Venezuelako fiskaltzari eskatu dio Madrilek iheslariaren aurka duen "jazarpen politikoan" ez parte hartzeko eta "dagokion" asilo politikoa onartzeko. AEMk gogoratu du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hogei aldiz zigortu duela Espainiako Estatua torturak ez ikertzeagatik edo tratu txarrak aplikatzeagatik; edota hamar euskal herritar hil direla Espainiako komisarietan.

AEMk elkartasuna agertu dio Guridiri, eta haren "militantzia politikoaren zilegitasuna" azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.