Bahiketa Kolonbian

Asier Huegun datorren astelehenean utziko duela aske iragarri du ELNk

RNC telebista kateak zabaldu duenez, Kolonbiako ELN gerrillak datorren astelehenean utziko du aske Asier Huegun gazte donostiarra. Harekin batera, beste bahituetako bat ere Eliza Katolikoko ordezkarien esku utziko du. Joan den irailean bahitu zuen ELNk Huegun donostiarra, Kolonbian bidaian zela. Harekin batera, beste sei turista atzerritar ere harrapatu zituzten.

2003ko azaroaren 20a
19:23
Entzun
Reuter albiste agentziari idatzi bat helarazi diote bahitzaileek Huegun eta beste bat datorren astelehenean Eliza Katolikoko ordezkarien esku utziko dituztela esanez.

Hain zuzen ere, Elizako batzorde bat izan da ELN gerrillaren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bitartekari bahiketa honetan. ELNk Kolonbiako gune batzuetako herritarrak zenbaiterainoko baldintza kaskarretan bizi diren onartzea eskatzen zion Alvaro Uribe presidentearen Gobernuari turistak askatzearen truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.