Duela bedertzi urte Kolonbiako ELN Nazioa Askatzeko Armadak 74 egunez bahitua izan zuen Asier Huegun donostiarraren testigantza biltzen duen liburua kaleratu du Txalapartak: Kolonbian bahituta, 74 egun ELNren esku. Gari Udabe kazetariak idatzi du. Liburua egun haietan Huegunek idatzitako egunerokoan du abiapuntuta, eta horri bahituaren beraren bizipenak gehitu dizkiote. Lana gaur aurkeztu dute, Donostian.
Huegunek azaldutakoaren arabera, bahiketaren lehen egunak gogoratzea izan da gogorrena. Dena den, nabarmendu du esperientzia ez zela izan bizi osorako hilarri edo amesgaizto bat. “Urte hauetan gauza on asko gertatu zaizkit”.
Udaberentzat oso aberasgarria izan da liburua idaztea. “Zailena haren azalean jartzea izan da, liburua lehen pertsonan idatzita baitago”.
[YouTube]http://youtu.be/ejR_f2qbJi4[/YouTube]