politika

Asier Imaz, Gorka Diaz eta Maite Fernandez de Labastida libre geratuko dira

Orain dela bi urte atxilotu zituzten, Batasunaren aurkako operazioan.

2009ko irailaren 22a
16:40
Entzun
Asier Imaz (Idiazabal, Gipuzkoa), Gorka Diaz Martin (Bilbo) eta Maite Fernandez de Labastida (Gasteiz) presoak behin-behinean aske geratuko dira datozen orduetan, bermepean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakia. 2007ko urrian atzeman zituzten, Batasunaren aurkako operazio zabalean.

Espainiako Poliziak 23 lagun atxilotu zituzten orduan, "ETAri laguntzeko helburuarekin berrantolatzea" egotzita -Batasuna legez kanporatua zegoen ordurako-. Guztira 44 lagun auzipetu zituzten 11/8 sumarioan, Batasuna, EHAK eta ANVko arduradun izan zirelakoan. Aurtengo apirilean deklaratu zuten Auzitegi Nazionalean.

Duela egun batzuk Rufi Etxeberria (Oiartzun, Gipuzkoa) utzi zuten libre. Hura ere 2007ko urrian atxilotu zuten, baina aurretik beste bi urtez egona zen preso auzi beragatik, eta epaiketa aurretik gehienez lau urte egin daitezke preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.