Atxiloketak

Asier Kintana eta Grazia Morcillo Poitiersen dauzkate

Frantziako Poliziak atzo Bordeletik ehun kilometrora atxilotu zituen Asier Kintana eta Grazia Morcillo Poitiersen dauzkate, Polizia Judizialaren zaintzapean, Parisera eramateko zain. Hala jakinarazi dute Polizia iturriek. Era berean, bikotea beren bi semeekin bizi zen etxearen miaketa amaitu dutela jakinarazi dute iturri horiek, eta "elementu interesgarririk" ez dutela aurkitu. Atxilotuek ez zeramaten armarik eta etxean ere ez dute halakorik atzeman.

2006ko urtarrilaren 26a
16:51
Entzun
Polizia iturriek agertu dutenez, atxilotu biek nortasun agiri faltsuak zituzten, Frantziakoak zein Espainiakoak, baina horrez gain, ezer gutxi aurkitu dute miaketan: armarik ez dute atzeman, eta Kitana eta Morcillo Espainiako Poliziak egotzi bezala arma salerosketan aritzen zirela frotzen duen ezer ere ez.

Astearte gauean hasi zuen Frantziako Poliziak Kintana eta Morcillo atxilotzeko operazioa: bikotearen etxera sartu ziren Saintesen (Charente Maritime, Frantzia), Bordeletik ehun kilometrora, eta asteazken eguerdi arte miatzen aritu ziren, bikotea eta haien 6 eta 2 urteko semeak han zirela. Atzo eguerdian jakinarazi zieten ofizialki Kitanari eta Morcillori atxilotuta zeudela.

Semeak atzo arratsaldean utzi zituzten bikotearen senideen esku. Askatasunak salatu du haurrak "txantaia" egiteko erabili zituela Poliziak; hau da, atxilotuei buruzko galderak erantzun ezean umeak ez zituztela euren esku utziko egin zietela mehatxu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.