EUSKAL PRESOAK

Asier Oiarzabal Lannemezango espetxera hurbildu du Frantziak

Etxerat elkarteak jakinarazi du preso andoaindarra tokiz aldatu dutela. Saint Maureko espetxean zegoen orain arte, Euskal Herritik 680 kilometrora. Aurten Frantziak hurbiltzen duen hamahirugarren presoa da.

2018ko ekainaren 4a
19:08
Entzun

Aurtengo otsailaren 27an Frantziak lehen euskal presoak hurbildu zituen Euskal Herrira (orain arte, 13): Zigor Garro eta Julen Mendizabal, Mont-de-Marsanera. Martxo hasieran kartzela hartara Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria. Eta hil berean Jon Gurutze Maiza eta Alberto Ilundain, Lannemezango espetxera. Apirilean Arkaitz Agirregabiria eta Iurgi Garitagoitia, Lannemezanera; Ekaitz Sirvent eta Asier Borrero, Mont-de-Marsanera; maiatzean Luis Iruretagoiena Mont-de-Marsanera; orain, ekainean Asier Oiartzabal, Lannemezanera. Horiez gain, Joseba Fernandez, Muretera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.