Desio dizut gerri arina, hanka bizkor, bide zuzen" Jon Maia bertsolariak Asironi bota dion bertsoarekin amaitu da Maiak berak Uxue Alberdi eta Aimar Karrikarekin batera Sanfermintza saioan eginiko solasaldia. Hiru bertsolariekin solastatu ostean elkarrizketatu baitute Iruñeko alkatea Euskalerria Irratiak eta BERRIAk eginiko saioan.
"Normaltasuna" hitza erabili du hitzetik hortzera Asironek aurtengo sanferminak definitzeko. Ikurrina balkoietan egotea horren seinale dela uste du, eta oposizioko alderdiekin harreman ona duela esan du. "Eskuinak sortu nahi izan duen tentsio giroa ez da gauzatu". Ikus elkarrizketaren bideoa (Lara Madinabeitia):
[Youtube]https://youtu.be/zxGaXtH2Cm4[/Youtube]
Ohi bezala, musikari askok parte hartu dute saioan; Ardanbera Fanfarreko kide ugari izan dira Zaldizurin, eta Ibai Indart gaiteroak txupinazoa lehertu ondorengo abestia eskaini du.
Ibai Indart gaitariak txupinazoa lehertu ondorengo abestia eskaini du #Sanfermintza@berria@fm914pic.twitter.com/UurQzVLxLh
— Jone Amonarriz (@JoneAmonarriz) July 9, 2015