Herri bakoitzaren tradizioak errespetatzearen alde egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. "Iruñean zenzenak debekatzea bezain zentzugabea da Donostian entzierroa egitea", adierazi du Asironek. Aldiz, haren iritziz, herri bakoitzak hartu beharreko erabakia da zezenketak baimendu edo debekatzearena, beti ere horiek duten pisua kontuan hartuz.
Zentzu honetan eztabaidari etekin politikoa atera nahi izatea gaitzetsi du EH Bilduko kideak. "Iruñeko eta Donostiako EH Bilduren artean kontraesanak daudela esanez etekina atera nahi dutenek jarri dute gaia jopuntuan".