POLITIKA

Askapenak Espainiako "estatu inperialistaren" aurkako "herri epaiketa" bultzatuko du

Askapeneko kideen aurkako epaiketa urriaren 19an egingo dute.

Askapenaren agerraldia Gasteizen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 4a
14:27
Entzun

Auzitegi Nazionalean egingo den auzi saio horren aurka, agerraldi masiboa egin dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Herriak Libre dinamika aurkeztu dute han. Dinamika horren helburua da Euskal Herrian herri epaiketak egitea "espainiar estatuaren izaera inperialista agerian utziz".

Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Ganboa epaituko dituzte, eta azaroaren 2ra arte  iraungo du epaiketak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak seina urteko espetxe zigorra eskatua du haien aurka, ETArekin lotura izatea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.