Askapenak jakinarazi duenez, Aaiunen zeuden brigadako kideak kanporatu dituzte. Horiek zeuden sahararren etxera Polizia sartu eta haien borondatearen aurka atera dituzte. Kontrol batera eraman dituzte, eta ondoren, taxi batean sartu eta Saharatik kanporatu dituzte bost brigadistak.
Iaz Saharara joandako hiru brigadak kanporatu zituzten: "Egoera erraza izango ez zela jakitun ginen arren, gure lan politiko eta internazionalistarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Horregatik antolatu ditugu brigadak beste urte batez, Saharako herritarren eguneroko eskubide urraketen berri jaso eta Euskal Herrira ekartzeko".
Brigadistak kanporatzea eta sahararrek bizi duten "okupazio eta zapalketa etengabea" salatu ditu Askapenak.