Bilboko Aste Nagusia

Askapeñaren kontrako salaketa jarri dute euskal presoen argazkiak erakusteagatik

Dignidad y Justicia elkarteak jarriko du salaketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, "terrorismoa goratzea" egotzita.

Presoen argazkiak, Txori Barroteren txosnan, begiak estalita. JAIZKI FONTANEDA, ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 23a
08:32
Entzun

Presoen argazkiak dituzte dekorazioaren parte, begiak estalita. Dignidad y Justicia elkartearen esanetan, baina, identifikatu egin daitezke presoak, eta hori "terrorismoa goratzea" da. Gainera, bere aitaren hiltzailea ere argazki horietan ageri dela salatu du Daniel Portero elkarteko buruak. Horregatik, Efe berri agentziaren arabera, salaketa jarriko du elkarteak Espainiako Auzitegi Nazionalean, Askapeña konpartsaren kontra. Peña horretakoa da Ane Ortiz, aurtengo txupinera. El Correo egunkariaren arabera, Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsen kontrako salaketa ere jarriko du biktimen elkarteak.

Bestalde, Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak argazkien berri eman dio Auzitegi Nazionaleko fiskalari, azter dezan deliturik ote dagoen argazkiak erakustean. Gaiaz jardun du Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere, eta eskatu du "uzteko Justiziari bere lana egiten".

Aurreko urteetako Bilboko Aste Nagusietan Ertzaintza joan izan da zenbait txosnatara, presoen argazkiak kentzeko exijitzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.