Frantziako erabakia

Askatasuna: "Frantziako estatuko Kontseiluak tortura ontzat eman du"

Frantziako estatuko Kontseiluak 1995ean egindako jurisprudentzia aldatu du. Aldaketa honekin, Frantzian espetxe zigorra betetako euskaldunak Espainiari "entregatuko" dizkio. Askatasuna taldeak, erabaki ezezkortzat hartu du. " Frantziak argi eta garbi utzi du zeintzuk diren bere helburuak: Espainiak bezala, errepresiozko bideen alde dago", adierazi du.

2003ko abuztuaren 4a
19:43
Entzun
Askatasunaren arabera, neurri berria martxan da dagoeneko. Frantziak Fermin Sanchez Espainiara bidali du, eta Jabi Irastorzari bizilekua esleitu dio.

Frantziako hainbat tribunalek konfinamenduaren eta kanporatzearen ideia ezeztatu zuten hainbatetan. Baina erabaki berriarekin, aurreko erabakiak ezeztaturik gelditu dira.

"Euskal Herrian aske bizitzeko eskubidea ez dago onartuta, gainera, legeak ez dira eskubideak izateko egiten, baizik eta hainbat interesengatik egiten dira", esan du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.