Elkarretaratzean, batez ere, Imanol Gomezen heriotza salatzeko antolatu ziren ekitaldietan Ertzaintzak erakutsi zuen jarrera salatu nahi izan dute. Besteak beste, Ertzaintzak indarrez galarazi zuen uztailaren 21ean Donostian egitekoa ziren manifestazioa, eta burdinazko barrak eta armak erakutsiz oldartu zen manifestarien aurka.
Era berean, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin zituen Askatasunak larunbaterako, hilaren 23rako,deituta zituen ekitaldi eta manifestazio guztiak “terrorismoa goratzeko eta istiluak egoteko arriskua” zegoela argudiatuz. Ertzaintza Donostiko manifestazioa indarrez desegiten hasi, eta Baga-Boga plataformako hautetsi Josetxo Ibazeta eta adineko beste emakume bat zauritu zituen. Ibazetari hiru orno hautsi zizkion. Gasteizen, berriz, hiru lagun atxilotu zituzten, eta Bilbon manifestazioa egitea eragotzi zuten.
Josetxo Ibazeta Batasuneko mahaikide ohia eta Baga-Boga plataformako kidea da, eta oro har Ertzaintzak ekitaldi guztietan erakutsitako jarrera salatu nahi izan du, eta Donostiako Udalean mozioa aurkeztu dutela jakinarazi du.
Askatasunako kide Joxean Agirrek Javier Balza Herrizaingo Sailburuaren dimisioa eskatu du, “gerra estrategiaren itzalean eroso sentitzen den politikaria delako”.
Elkarretaratzean , Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordearen jarrera eresalatu dute, Askatasunaren arabera Zenarruzabeitiak “espreski babestu eta goraipatu” baitzuen Ertzaintzaren jokabidea gertaera hauetan guztietan.
Frantzian hildako ustezko etakide Imanol Gomezen osabak, Ramon Gonzalezek, salatu du bi aste igaro direla iloba hil zenetik, eta oraindik ez dutela gorpurik jaso, ez eta ikusi ere. Gaineratu du senideek Gomezen gorpua erraustu eta Donostiako Haize Orrazian zabaldu nahi dutela,haren desioa hori zelako.
politika
Askatasunak Ertzaintza eta EAJren jarrera salatzeko elkarretaratzea egin du, Donostian
Imanol Gomezen heriotza salatzeko ekitaldien inguruan Ertzaintzak erakutsi duen jarrera salatzeko Askatasunak elkarretaratzea egin du, EAJk Donostian duen egoitzaren aurrean. ‘Ertzaintza-PNV: morrontza eta errepresioa ez da bidea’ lelopean egin dute elkarretaratzea hamar minutuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu