Atxiloketak

Askatasunaren arabera, tortura arrastoak ditu gorputzean Asier Arriolak

Joan den ostiralean Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia) atxilotu zuten Asier Arriola aske geratu da gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Teresa Palaciosen aurrean deklaratu ondoren. Inkomunikazio aldian torturatu egin dutela salatu du Arriolak epailearen aurrean, eta Askatasuna erakundearen arabera, tratu txar horien arrastoak ditu gorputzeko zenbait ataletan. Arriola ez ezik, hura bezala Bilboko polizia operazioaren harian atxilotutako Oskar Perez eta Sergio Regueiro ere aske geratu dira gaur hasiera batean espetxean sartu zituzten arren.

2004ko azaroaren 10a
20:14
Entzun
Askatasunak agertu duenez, inkomunikazio aldian guardia zibilek kolpatu egin dutela, boltsa egin diotela, makila batekin bortxatzeko imintzioa egin diotela eta heriotza mehatxuak jasan dituela esan du. Iturri horren arabera, torturen arrastoak ditu Arriolak aurpegian, bularrean, eskuturretan eta bularretan. Hori dela eta, Madrilgo erietxe batera eraman dute senide eta abokatuek osasun azterketa egin diezaioten gero salaketa judiziala jartzeko.

Oskar Perez eta Sergio Regueiro, berriz, joan den astean atxilotu zituzten Bilbon; Perez Espainiako Poliziak asteartean, eta Regueiro Guardia Zibilak ostegunean. Bata zein bestea espetxeratzeko agindu zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek, baina gaur aske geratu dira berriro. Izan ere, defentsak askatasun eskaera egin du bi gazte horien aurka ez dagoela funtsezko akusaziorik argudiatuz, eta epaileak onartu egin du.

Zehazki, joan zen asteartean Espainiako Poliziak atxilotutako Oskar Perezek ostiral arratsaldean deklaratu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean eta Soto del Realen espetxeratzeko agindu zuen epaileak, ETAri laguntza ematea egotzita. Perezek akusazio guztiak ukatu zituen epailearen aurrean. Halaber, inkomunikaturik izan zen lehen bi egunetan bere bikotekidearen inguruan "presioak" jasan izana salatu zuen. Nagore Etxeberria neskalagunarekin batera atxilotu zuten, baina hura iragan asteazkenean utzi zuten aske, epailearen aurrera eraman ere egin gabe.

Iragan ostegunean Bilbon atxilotutako Sergio Regueirok Guardia Zibilak torturatu egin duela salatu zuen atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Inkomunikaturik izan zen bost egunetan, guardia zibilek 'poltsa' egin ziotela eta ariketa nekagarriak eta flexioak egitera behartu zutela esan zion gazteak Fernando Andreu epaileari. Honek, gaztea Madrilgo Soto del Real espetxean sartzeko agindu zuen.

Halaber, ETA erakundearekin inolako harremanik ez duela esan zuen Regueirok, bai epailearen aurrean eta baita Guardia Zibilaren Madrilgo egoitzan ere. Epaileak ETAren Iragan ostegunean Bilbon atxilotutako Sergio Regueirok Guardia Zibilak torturatu egin duela salatu zuen atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Inkomunikaturik izan den bost egunetan, guardia zibilek 'poltsa' egin ziotela eta ariketa nekagarriak eta flexioak egitera behartu zutela esan zion gazteak Fernando Andreu epaileari. Honek, gaztea Madrilgo Soto del Real espetxean sartzeko agindu zuen.

Halaber, ETA erakundearekin inolako harremanik ez duela esan zuen Regueirok, bai epailearen aurrean eta baita Guardia Zibilaren Madrilgo egoitzan ere. Epaileak ETAren "kaptazio eta azpiegitura taldeko kide" izatea egotzi zion Regeirori, eta espetxeratzeko agindu zuen. Konfiantzazko abokatuarekin izan zen Regeiro epaitegian eta hari esan zion torturatua izan zela, Askatasunak jakitera eman zuenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.