Neurri batean itxaropentsu, baina, bestetik, zuhuragertu da Errazti Espainiako hauteskunde nagusiak PSOEk irabazteak Euskal Herriko egoera politikoan sor dezakeen aldaketari buruz. Izan ere, Euskal Herriari dagokionez, azken urteetan, sozialistak PPrekin bat eginda ibili direla oroitarazi du EAko lehendakariak. "PSOEk erakutsi behar du aldaketa ez dela formetara mugatzen, baizik eta sakonekoa dela. Lan handia du egiteko. Ezin dugu ahaztu PPren estrategian bat eginda ibili dela, hor egon dela. Uste dut espero behar dugula hori guztia aldatuko duela eta egia dela buruzagietako batzuk esaten ari direna", azaldu du Erraztik.
EAko presidentearen iduriko, Zapaterok argi izan behar du nolako Estatua gidatu behar duen; hots, plurinazionala eta ideologikoa askokoa dela, eta, era berean, Kongresuan asko negoziatu beharko duela beste taldeekin. Baina, batik bat, azpimarratu du, Espainiako hurrengo presidenteak argi izan behar duela "arazo larria" duela Euskal Herrian. "Indarkeriaren arazoa dauka, ETArena, eta hori konpontzeko modu bakarra behar den agente guztiekin elkarrizketa bideak erabiltzea da", esan du.
Politika
"Askatasunekiko errespetua berreskuratzeko" eskatu dio Erraztik Zapaterori
Espainiako Gorteetan hastear den legegintzaldia "aldaketa, bakea eta normaltasun demokratikoa" ahalbidetuko duen agintealdia izan behar duela nabarmendu du Begoña Errazti EAko presidenteak, gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Ildo horretatik, ausardia eskatu dio Espainiako Gobernuko hurrengo presidente Jose Luis Rodriguez Zapatero sozialistari. Eskaera argia egin dio: "askatasunekiko errespetua" berreskura dezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu