Atzo 63 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia), emakume bati eraso egitea leporatuta. Zaintzako epailearen aurrera eraman dute gaur, eta hark gizonezkoa askatzea erabaki du.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, bikotearen etxean gertatu zen erasoa, ostiral goizean, Barakaldon. 10:55ean, emakumezkoak SOS Deietara deitu zuen laguntza eskatzeko, buruan zauriak zituelako. Anbulantzia bati deitu, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Etxe barruan zegoen erasotzailea, eta atxilotu egin zuten indarkeria matxistagatik.
Emakumeen aholkularitzan lan egiten duen Argitan zentroak protestaldira deitu du gaur, 21:00etan: leihoetan lapikoa jotzeko, eta sare sozialetan protesta egiteko eskatu du.