Jesus Mari Lopez donostiarra aske da, espetxean hogei urte egin ondoren. Lopezek 1992an ihes egin zuen Euskal Herritik, eta 1998an Mexikotik kanporatu zuten, han bizitzeko baimenik ez zuela eta. Espainiaratzerakoan, atxilotu egin zuen Guardia Zibilak.
Goizean goiz irten da Ocaña II espetxetik (Toledo, Espainia), eta atarian zituen zain senide eta lagunak.
Sortuk sare sozialetan jakinarazi du Lopez aske utzi dutela.
Intxaurrondoko Txuma Lopez preso politikoa espetxetik atera da.
— #HERRItmoaBIZItu (@sortuEH) 25 de julio de 2018
Ez dugu etsiko euskal preso politiko guztiak etxeratu arte!#BatGutxiago#FreeThemAll#BadaGaraia presoak#KALERA! pic.twitter.com/b6o9ZVSAiV
Bestalde, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iñaki Reta de Frutos preso elorrioarra espetxez aldatu dute Parisen bertan. Lehen Fleury-ko espetxean zegoen eta orain Fresnesera eraman dute.