Laura Orue kasua

Aske gelditu dira Laura Orueren kasuan atxilotutako bi gazteak

Instrukzio epaitegiko Bilboko zortzigarren zenbakiak froga faltagatik aske utzi ditu Laura Orueren kasuan atxilotutako Manuel Rio Nieto eta MA.C.B. akusatuak. Zeberioko (Bizkaia) neska gaztea 1999ko irailaren 5ean hilda agertu zen mendian. Rio Nietoren kontrako froga bere autoan zegoen manta batean neska baten ileak zeudela da, baina kasuko magistratuak esan duenaren arabera, manta horretako ileak ez dira Laura Oruerenak. Ondorio horretara, analisi genetikoa egin ondoren iritsi dira. Bestalde, Orueren heriotza lekuari buruz ez dakitela ezer esan du magistratuak, gainera, ez du alde batera uzten neska etxetik bizirik atera zen ala ez. Magistratuak esan duenez, inork ez zuen Laura Orue bere etxetik ateratzen ikusi, ezta Laudiora joateko trena hartzen ere.

2003ko abuztuaren 13a
14:07
Entzun
Autoak dioenez, Manuel Rio Nieto espetxean egon zen egunetan koartada bila ibili zen. "Manuel Rio Nietoren egoera zaila da, berak esandakoetan kontraesanak, gezurrak, koartada ezberdinak daude eta neska baten ileak bere autoko mantan azaldu dira; horiek denak krimenarekin lotzeko nahikoak dira", jartzen du autoak.

Galdeketa egin ziotenetik, MA.C.B.aren bertsioa bera dela esan du epaileak. Laura Orue hil zuten egunean, bi gazteek beste bikote batekin afaldu zutela eta gero Max Center merkatalguneko zineetara joan zirela adierazi du MA.C.B.k.

Laura Orue kasuarengatik akusatuta zeuden bi mutilak 2003ko maiatzaren 21ean pasa ziren epaitegitik. Autoak dioenez, "froga nahikoak" zeuden Orueren heriotza egozteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.