Iruñean sei lagun atxilotu ditu Espainiako poliziak preso gaixoen aldeko protesta batean. Sei lagunak PPk hiriburuan duen egoitzara igo dira, larri dauden preso guztien askatasuna eskatzen zuen pankarta batekin. Polizia zelatan egon da ordubetez. Azkenean, suhiltzaileen laguntzaz sei lagunak jeitsiarazi dituzte eta atxilo eraman dituzte. Lekukoen arabera, polizia oldartu eta bertaratutako pertsonak kanporatzen hasi da.
Arratsaldeak askatu dituzte sei preso ohiak, Ateak Ireki webguneak jakinarazi duenez.