Euskal Presoak

Aske geldituko da Alfredo Remirez azaroaren 3an

Urtebeteko espetxealdia pasatu ostean, azaroaren 3an libre geldituko da Alfrdo Remirez. Egun osoko jaialdia antolatu dute Amurrion.

Alfredo Remirez artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Maider Galardi
2018ko urriaren 26a
17:34
Entzun

Joan den azaroaren 4ean sartu zen espetxera, Amurrioko jaietan preso baten panpina ateratzeagatik 2009an jarritako zigorra betearazi ziolako Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2017ko otsailean Armiarma operazioan atxilotu zuten, eta auzi hura baliatu zuten kartzelaratzeko. Orduko hartan urte eta erdira zigortu zuten, sare sozialetan "terrorisoma goratzea" egotzita. Horregatik ez zuten espetxeratu, baina horrek ahalbidetu zuen 2009ko zigor epaia berrezartzea.

Azken hilabeteak Basauriko (Bizkaia) espetxean egin ditu Remirezek, eta azken asteetan asteburuko baimenak ere eskuratu ditu. Besteak beste, Iñigo Cabacasen familia babestu zuen Bilboko epaitegietan. Edonola ere, behin betiko askatasuna azaroaren 3an lortuko du.

Egun osoko jaialdia

Amurrion egun osoko egitaraua antolatu dute datorren larunbaterako. Besteak beste herri bazkaria, kalejira eta kontzertuak izango dira.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.