euskal herria

Aske geratu da Argi Perurena, hamahiru urtez preso egonda

Goizeko zazpietan utzi dute libre. Rennesko espetxean zen preso, Bretainian.

2013ko martxoaren 25a
18:37
Entzun

Argi Perurena euskal presoa 07:00 aldera utzi dute libre, Rennesko kartzelatik aterata. Hamahiru urte egin ditu giltzapetuta, ETAko kide izatea egotzita.

Frantziako Kondenaren Aplikaziorako Epaitegiak baldintzapeko askatasuna onartu zion Perurenari, iragan urtarrilaren 23an. Fiskalak erabakiaren aurkako helegitea jarri zuen ordea, eta azken erabakia hartu bitartean, presoak espetxean jarraitu zuen.

Perurenak 2012an eskatu zuen aurreneko aldiz baldintzapeko askatasuna, horretarako legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen zituelako. Orduan, ordea, ez zioten eman askatasun hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.